‘Zumiriki’ filma gailendu da Genoako Nazioarteko Zinema Mostran

Oskar Alegria zuzendariaren Zumiriki (2019) filmak eskuratu du Genoako Nazioarteko Zinema Mostraren Urrezko Usoa, urriaren 10etik 18ra ospatu berri duten edizioan. Halaber, aipamen berezia eskuratu zuen Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak (2018) film dokumentalak.