‘Generoa eta berdintasuna’ zikloa, maiatzera arte Iruñeko Civivox aretoan

Beste urte batez, Generoa eta berdintasuna zinema zikloa egingo dute Iruñeko Civivox aretoan, eta emanaldiak maiatzaren 28ra arte luzatuko dira. Emakumeak protagonista dituzten eta genero parekidetasuna sustatzen duten lanak eskainiko dituzte bi astelehenean behin. Doako saioak izango dira, leku guztiak bete arte.

By |2018-02-20T14:36:15+02:0014 otsaila, 2018|

‘Generoa eta berdintasuna’ zikloa, urtarrilaren 29ra arte Iruñean

Iruñeko Civivox aretoak antolatuta, urriaren 9an hasi eta urtarrilaren 29ra arte, Generoa eta berdintasuna zinema zikloa egingo dute aretoan bertan. Dagoeneko Florence Foster Jenkins (Stephen Fears, 2016) eta Mammoth (Lukas Moodysson, 2009) eskaini dituzte, eta datozen hiru hiletan, beste bost proposamen emango dituzte. María Castejón Leorzak gidatuko ditu osteko solasaldiak.

By |2019-05-22T09:24:40+02:0026 urria, 2017|
Go to Top