Zinemagintzak egiten duen genero ikuspegiaren erabileraz mahai-ingurua, bihar Bilbon

Irati Jimenez, Katixa Agirre eta Ainhoa Sarasolak hartuko dute parte bihar, irailak 24, Bilboko Euskararen Etxean egingo duten mahai-inguruan. Azkue Fundazioaren ekimenez, zinemagintzan genero ikuspegia nola erabiltzen den aztertutko dute 19:00etatik aurrera, eta segidan Anari musikariak kontzertua eskainiko du.