Genero-estatistiken bigarren eranskina argitaratu du Donostia Zinemaldiak
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainiar estatuan ekoitzitako filmei buruzko eranskina gehitu du Donostia Zinemaldiak azken edizioko filmetako profesionalen genero-identifikazioa jasotzen duen txostenean. Emakumezko profesionalen batez besteko parte-hartzea % 30ekoa dela argitzen du testuak.