IRATXE FRESNEDA: “Ematen du, itxuraz, gauzak aldatu egin direla, baina horrek ez du sustraia aldatu. Sustraia estrukturala da”

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Iratxe Fresneda, Ikus-entzunezkoetan doktorea. Aurten, Tetuan bere hirugarren film luzea aurkeztu du Xixongo Zinema Jaialdian, eta Zinebi – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdian ere egon da ikusgai. Erregistroaren trilogiari amaiera eman dion ez-fikziozko lana da sortzaile bizkaitarrarena, Irrintziaren oihartzunak (2016) eta Lurralde hotzak (2018) lanen ostean ondutakoa. Filmaren aurkezpena aitzaki, Fresnedarekin aritu ginen iragan azaroan solasean. Luze eta zabal eman zizkigun

By |2022-12-27T17:38:06+02:0027 abendua, 2022|

Genero-berdintasuna bermatzeko hainbat konpromiso hartu ditu Zinemaldiak

Donostia Zinemaldia eta (H)emen elkarteak genero-berdintasunarekin lotutako auzien inguruan eztabaidatzeko jardunaldia egin zuten atzo, irailak 24, 69. Donostia Zinemaldiaren programazioaren baitan. Bertan, emakumeek zuzendutako filmen parte-hartzea zaindu eta areagotzeko konpromisoa hartu du jaialdiak, baita genero-identifikazio txostena indartu eta kategoria berriak bilatzekoa ere. Eta horrez gain, ohorezko sariei lotuta, kode etiko bat eztabaidatuko dute datozen hiletan.

By |2021-09-25T13:56:21+02:0025 iraila, 2021|

Veneziako 75. Mostra: kontuan izan beharreko zenbait auzi

Cannesko zinema jaialdiaren 70. ekitaldian, Festival de Cannes: scandales et controverses erakusketa antolatu zuen Thierry Frémaux zuzendariak. 1939ko lehen Festival international du film hartatik gaur egun arteko eskandalu, txistualdi eta boikot guztietatik ibilbide bat proposatu zuen bertan. Martxa honetan baina, erakusketaren bigarren zatia prestatzen hasi beharko dira laster: Netflix plataformarekin izandako afera dela batetik, kazetariak kontrolatu eta beraien lana duintasunez burutzeko ezarritako zailtasunak direla bestetik, edota

By |2018-08-27T11:54:27+02:0027 abuztua, 2018|
Go to Top