102 emakume aurkeztu dira ‘Gela bat norberarena’ egoitza artistikoaren 5.deialdira

Etxe Betea egitasmoak sustatutako Gela bat norberarena egonaldi artistikoaren bosgarren deialdiak 102 proposamen jaso ditu 2024an. Horien artean, bi aukeratuko dira, eta bakoitzak 9 hilabetez izango du ostatua, 5.000 €-ko laguntza ekonomikoa eta mentoretza-zerbitzua.

By |2024-08-29T13:40:38+02:0029 abuztua, 2024|

‘Gela bat norberarena’ egonaldi artistikoaren deialdiaren azken egunak

Etxe betea egitasmoak emakume zinemagileei zuzendutako Gela bat norberarena egonaldi artistikoaren IV. edizioaren deialdia zabalik da, hilaren 25a bitartean. Bi emakume zinegile aukeratuko dira, eta bakoitzak 9 hilabetez izango du ostatua, 5.000 €-ko laguntza ekonomikoa eta mentoria-zerbitzua.

By |2023-08-16T11:12:39+02:0016 abuztua, 2023|

Gela bat norberarena

Gizonezkoen beharrak asetzeko sorturiko kultura menperatzaile honetan, zenbait emakume zinegilek gure behar eta eskubideak aldarrikatu dituzte. Badira, beraz, hori aldarrikatu duten zenbait sortzaile, baina badira beste asko egunerokotasun hori filmatu dutenak. Horietako bat dugu Chantal Akerman. Akermanen filmetako gai nagusiak gorputza, sexualitatea eta harremanak dira. Lan gehienak espazio itxietan filmatu ditu, emakumea giltzapeturik balego bezala. Horma biluziei zentzua eman nahian, oinordetzan jasotako zama kaltetuari eta

By |2018-03-20T10:22:32+02:0011 urria, 2016|
Go to Top