‘Gazta zati bat’ filmaren DVD-a ostiralean aurkeztuko dute, Donostian
http://vimeo.com/40230513 Azkeneko urteotako Euskal Herrian egin diren dokumentalik ezagunenetakoa den Gazta zati bat-ek etxe guztietara iristeko aukera izango du DVD formatuan argitaratu baita. Honen aurkezpena ostiral honetan egingo dute Donostiako (Gipuzkoa) Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu dendan, 18:30ean. Ekitaldian Jon Maia zuzendariak parte hartuko du, eta DVDaren aleak sinatuko ditu.