XIV. Gaztezulo Bideo Lehiaketa aurkeztu dute

Euskaraz sortutako lanak apirilaren 14tik maiatzaren 26ra bitartean aurkeztu beharko dira; ohi bezala, gutxienez minutu bat eta gehienez hiru minutu izan beharko dituzte bideoek. Epaimahaia Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz herri ekimeneko ordezkariak, @elemelonsv TikToker eta eduki sortzaileak eta Iruñe Astitz kazetari eta eduki sortzaileak osatuko dute.