Zinemaldiak epaimahaikide gazte izateko deialdia ireki du
18 eta 25 urte bitarteko 150 neska-mutilek osatuko dute Gazteriaren TCM saria emateaz arduratuko den 71. Donostia Zinemaldiko gazteriaren epaimahaia. Interesatuek izen-emate fitxa online bete beharko dute, eta erantsita motibazio-gutun bat bidali, uztailaren 5a baino lehen.