Bueltan da GaztefilmFest, 120 film baino gehiagorekin

Vital Fundazioa Kulturunearen, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesari esker, munduan bakarra den zinema-jaialdi batek 10 egunez hartuko du Gasteizko hiria. Bueltan da Gaztefilm Fest ekimena, eta haur eta gazteak izango dira jardunaldi guztietako eragile eta protagonistak azaroaren 23tik abenduaren 1era.