Zabalik da Hemendik egonaldiaren lehen edizioan izena emateko epea

Ekainean Baionan egingo duten Rencontres sur les docks festibalaren testuinguruan eta Gaztefilm Fest jaialdiaren eta Zukugailua elkartearen laguntzarekin, ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Hemendik egonaldi laburra antolatuko du L’Atalante zinema-gelak ekainaren 23tik 25era, asteazkenetik ostiralera. Sortzaile berriei beren egitasmoak garatzeko laguntza eskaintzea du helburu, zinemaren alorreko profesionalen eskutik.

By |2021-05-10T12:20:17+02:005 maiatza, 2021|
Go to Top