Kultura ministerioaren 2023ko Gazte Bonu Kulturala, martxan

Kultura eta Kirol Ministerioak Gazte Bonu Kulturala arautuko duen Errege Dekretuaren zirriborroaren entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidea abiatu zuen aurreko astean. Gaurko egunera, otsailaren 13ra, bitartean jasoko dituzte proiektuak eragin diezaiekeen edo interesa agertzen duten herritarren, establezimenduen edo erakundeen iritziak.