Datorren astelehenean hasiko da ‘Zine Kontari’ erakustaldia Bilbon

Euskara hutsean egindako zinemaren erakusleihoa den ziklo hau, azaroaren 28tik abenduaren 2ra arte luzatuko da, eta emanaldiak Campos Eliseos antzokian dohainik egingo dira. SGAE fundazioak eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak elkarlanean antolatzen dute ziklo hau, eta, helburua, “euskaraz idatzitako istorioak euskaraz kontatzea” dela esan dute antolatzaileek.   Bigarren edizio honetako emanaldiak 19:00etan hasiko dira Campos Eliseos antzokiko Kupula Aretoan; abenduaren 2koa izan ezik, hori

By |2016-12-01T15:29:50+02:0022 azaroa, 2016|

‘Gazta zati bat’ dokumentala, Sarean ikusgai

http://vimeo.com/105971162 Erabakitzeko eskubidearen inguruko Gazta zati bat (Jon Maia, 2012) dokumentala Sarean ikusgai da jada Gure Esku Dago ekimenaren eskutik. “Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi

By |2014-10-08T16:48:24+02:006 urria, 2014|

Caracaseko Euskal Zinemaren I. Erakustaldia hasiko da gaur

http://www.youtube.com/watch?v=L4C8wL5cA1U Euskal zinemaren zaporea edukiko dute hurrengo egunetan  Caracasek (Venezuela). Euskal Herriko gizarte eta politikaren ikuspegi gaurkotua eman gura duen ‘Euskal Herria: Una mirada al interior’ programa jasoko du  hiriburuak, eta horren baitako ekitaldi garrantzitsuenetakoa da egingo duten Euskal Zinemaren I.Erakustaldia.  Gaurtik, hilak 17, 24ra bitartean egingo dira saioak,  Cerlarg aretoan eta hiriburuko horretako Arte Ederren museoan, Zinemateka Nazionalaren eta Pakito Arriaran fundazioaren ekimenez.

By |2019-05-16T12:49:55+02:0017 maiatza, 2013|

Atxagaren zaporea Madrilen

http://vimeo.com/28047458 Euskal zinemagintza izango da aste honetarako Madrilgo (Espainia) Cineteca Mataderok prestatu duen  programazioaren protagonista.  Hogeita bost urte bete dira aurten Bernardo Atxagaren Obabakoak liburua publikatu zenetik, eta hainbat ekitaldi prestatu dira urteurrenaren ospakizunaren harira. Madrilera ere iritsi da ekimena, eta horren parte da kultur guneak aurkeztuko duen El Universo Atxaga pelikula zikloa. Hilaren 23 eta 24rako, larunbat eta igandea hain zuzen, daude programatuak saioak. Bi

By |2019-05-16T12:54:10+02:0022 martxoa, 2013|
Go to Top