Ester Martin eta Pilar Monsellek eskuratu dituzte 12. Zinegoak jaialdiko sari nagusiak

http://youtu.be/8XMQ2B-2ULA Bilboko Gay, Lesbo eta Trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiaren 12. edizioa atzo itxi zuten sari nagusien irabazleak jakinarazita: Ester Martinen Nanting maste ga sönderek jaso du fikziozko luze onenaren garaikurra, eta Pilar Monsellen África 815 dokumental onenarena.