A. Iriarte eta A. Bereziartua: “Dokumentala nostalgiatik sortu da”

Ander Iriarte eta Aitor Bereziartuak Mirokutana ekoiztetxea sortu zuten orain urte eta erdi inguru. Haien lehen proiektua Lisbeth laburra izan zen, eta uneotan Bihar Dok Amairu dokumentalean ari dira buru-belarri. Gaur, Ez Dok Amairu eta La nueva cocina vasca mugimenduen urteurrenak batu dituzte artea, musika eta sukaldaritzari buruzko sormen proiektua osatzeko. Haiekin izan gara Oiartzunen duten bulegoan.