Euskal Herriko bost film labur erakutsiko ditu Zinegoakek, gaur
Erroak – Euskal Panorama atalean bilduta, sexu eta genero aniztasunaren gaiari heldu dioten azken euskal ekoizpenak egongo dira ikusgai, Bilborock aretoan. Saioa 19:00etan abiatuko dute, eta lanen sortzaileak bertan izango dira.