‘Erroak’ dokumentala Gasteizen estreinatuko dute gaur

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak Federazioak elkarrekin antolatutako Batera deialdiak 16 eta 30 urte arteko gazte gasteiztarren kultur proiektuak sustatzea du helburu, eta 2019an garaile izandako Erroak. Arabako herri txikietako dokumentala proposamena gaur, abenduak 22, eskainiko dute aurrenekoz Gasteizko Euskaren Etxean. Emanaldi bikoitza izango da, gainera.