Gasteizko Udalak ikus-entzunezko laguntzen ebazpena kaleratu du

Ikus-entzunezkoen garapenerako eta ekoizpenerako laguntza ekonomikoen 2021eko deialdia kaleratu zuen Gasteizko Udalak iragan martxoan, eta iragan ostiralean, uztailak 16, eman zuen ebazpenaren berri. Hamabi egitasmo lagunduko dituzte orotara, ia 100.000 eurorekin. Lau, proiektu, aldiz, deialditik kanpo geratu dira.

By |2021-07-20T11:30:17+02:0020 uztaila, 2021|

Gasteizko Udalak 2020ko ikus-entzunezko laguntzak ebatzi ditu

Ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko nahiz gidoiak idazteko Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak emandako 2020ko laguntzen ebazpena kaleratu zuten iragan ostiralean Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean. Ia 120.000 euro bideratuko dituzte.

By |2020-12-15T13:25:19+02:0015 abendua, 2020|

Udagora Fest saioaren lehen edizioa, larunbatean Gasteizen

Gasteizko Udalak 16 eta 30 urte arteko gazteentzako antolatzen dituen Gauekoak programak eta Iris Audiovisual elkarteak antolatuta, Udagora Fest saioaren lehen edizioa egingo dute larunbatean, azaroak 21, Salburuako kultur zentroan eta Montehermoson. 13:00etan hasiko da Samantha Hudsonen ikuskizuna, eta gonbidapenak agortuta daude jada.

By |2020-11-17T11:19:36+02:0016 azaroa, 2020|

Bueltan da GaztefilmFest, 120 film baino gehiagorekin

Vital Fundazioa Kulturunearen, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesari esker, munduan bakarra den zinema-jaialdi batek 10 egunez hartuko du Gasteizko hiria. Bueltan da Gaztefilm Fest ekimena, eta haur eta gazteak izango dira jardunaldi guztietako eragile eta protagonistak azaroaren 23tik abenduaren 1era.

By |2019-11-25T12:10:08+02:0025 azaroa, 2019|

Gasteizko Udalak aditzera eman du ikus-entzunezko laguntzen ebazpena

Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak ikus-entzunezko proiektuak garatzeko laguntza-deialdia abian zutela jakinarazi zuen iragan azaroan, eta urte berriarekin batera hiru film luze, lau labur, garapen bidean dauden beste hiru proiektu eta bi gidoiren sorkuntza babestuko dituztela iragarri dute. 100.000 euroko aurrekontua zuen deialdiak.

By |2019-05-22T09:14:50+02:0016 urtarrila, 2018|

Gasteizko Udalak ikus-entzunezkoei bideratutako laguntza deialdia aurkeztu du

Zinemarako eta telebistarako ikus-entzunezko proiektuak garatzeko, film luze eta laburrak ekoizteko, eta film luzeen gidoiak idazteko diru-laguntza deialdia aurkeztu dute Gasteizko Udaleko Nerea Melgosa Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziak eta Ahal Duguko zinegotzi Juan Cerezuelak. Deialdiaren oinarriak aurkezten diren unetik, 20 egun naturaleko epea izango da eskaerak bidaltzeko.

By |2019-05-20T16:37:37+02:008 azaroa, 2017|
Go to Top