‘Marco’ filmak bi aurrestreinaldi izango ditu, Gasteizen eta Durangon
Aitor Arregi eta Jon Garaño moriartitarren ‘Marco’ filma azaroaren 8an helduko da zinema-aretoetara. Aurretik, ordea, bi emanaldi berezi egingo ditu lan-taldeak, Gasteizen (urrriak 29) eta Durangon (urriak 30).