Saio bikoitzarekin hasiko dute urtea Errenteriako OzZineman
Pedro Almodóvarren La voz humana eta Gaspar Noéren Luz Aeterna film laburrekin emango dio hasiera Errenteriako Ozzinema Zineklubak 2021eko denboraldiari. Hilaren 12an egingo dute emanaldia, 19:00etan hasita, eta bi sortzaileren filmak saio berean eskaintzen dituzten lehen aldia izango da.