Gaur estreinatuko dute ‘Ekilibrismoaren artea’ dokumentala
Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiak eta ZINEBI jaialdiak sustatutako Bilbao Aurrera diru-laguntza deialdiaren bidez, Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinemagile bilbotarrek Ekilibrismoaren artea dokumentala osatu dute. Itxialdiak sormen prozesuan nola eragin dien kontatuko dute bertan arte diziplina ezberdinetan diharduten lau sortzailek. Dokumentala gaur, martxoak 9, estreinatuko dute ETB1en.