Malagako jaialdian proiektatuko da lehen aldiz ‘Elkano, lehen mundu bira’
Hamar urte iraun dituen ekoizpen prozesu luze baten ostean, martxoaren 23an proiektatuko dute lehen aldiz Elkano, lehen mundu bira animaziozko filma. Malagako Zinema Jaialdian izango da, gazteleraz bikoiztutako bertsioan. Estreinaldi komertziala, berriz, uztailaren 12an egingo dute.