35 proiektuk jaso dute Jaurlaritzaren ikus-entzunezkoentzako diru-laguntza

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak, urtarrilaren 18ko ebazpenaren bidez, ikus-entzunezko proiektuen garapen eta ekoizpenera bideratutako laguntzak aditzera eman ditu gaur bertan, otsailak 6. Orotara 35 egitasmok jasoko dute 3.060 eta 340.000 euro arteko diru-laguntza.