Urtarrilean bueltan izango da Donostiako Kresala Zinekluba
Claude Chabroli eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du, eta Amnesty Internationalekin batera antolatuta, Siriako gerran girotutako dokumental argigarri bat pantailaratuko dute ere. Ekoizpen kolonbiar eta frantziar banak osatuko dute egitaraua.