Ganbara, euskarazko zinearen gordailua, aurkeztu dugu Tabakaleran

Zinea Sortzen enpresako zuzendari Ritxi Lizartzak eta Zinea.eus atariaren kudeatzaile Maialen Goñik Ganbara izeneko euskarazko zinearen gordailua aurkeztu dute gaur, urriak 27, Donostiako Tabakaleran egindako agerraldian. Ganbara datu-basea online eta doakoa da, eta euskarazko zinemagintzaren argazki historikoa egitea du helburu, lehen pelikula filmatu zenetik gaur egunera arte. Horretarako, euskaraz egindako film luze eta laburren (fikzio, animazio zein dokumental) fitxak kontsultatzeko aukera eskaintzen du, baita ikus-entzunezko