Dinamikoagoa, erakargarriagoa… Hemen da Ganbara berritua!

Euskaraz ikusgai dauden filmen gordailua da Ganbara, 2016ko udazkenean aurkeztu genuen eta Zinea proiektuaren azpiatala ere baden datu-basea, eta gaur bertan, martxoaren 11n, azal eta bilatzaile berriak estreinatu ditu. Nabarmendutako edukiak, bitxikeriak eta fitxa berrienak erakutsiko ditu lehen orrian, eta bilaketa zehatzagoak egin ahal izango dira.

By |2019-05-17T12:00:31+02:0011 martxoa, 2019|

Aukeztu dute 41.Euskal Zine Bilera

Urriaren 6tik 12ra bitartean, larunbatetik ostiralera alegia, ospatuko da Euskal Zine Bileraren 41.edizioa, euskara hutsean egiten den Hego Euskal Herriko zinema jaialdi bakarra. Orain arteko edizio indartsuenetarikoa iragarri dute, eta ikus-entzunezkoen arlo ezberdinak lantzen dituzten profesionalak izango dira protagonista nagusiak.

By |2018-10-04T15:49:44+02:004 urria, 2018|

Sortzaileak.eus atariaren 1.0 bertsioa aurkeztu du Gotzon Barandiaranek

Antzerkian, arte plastikoetan, bertsolaritzan, dantzan, ikus-entzunezkoetan, literaturan eta musikan diharduten sortzaileak biltzen dituen Sortzaileak.eus ataria garatu du Gotzon Barandiaranek Berria Fundazioak 2016an emandako Berria bekaren bidez, eta atzo, otsailak 1, aurkeztu zuen proiektuaren 1.0 bertsioa Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. 

By |2018-02-09T14:41:21+02:002 otsaila, 2018|

Ez da kasualitatea, euskal zinemak badu kalitatea

“Diskurtso berriak, eztabaida puntu ezezagunak ekarri izanak ematen dio balioa gure zinemagintzari”. Iratxe Fresneda kazetari, ikerlari, irakasle eta zinegilearen adierazpena izan zen euskal zinemagintzaren egoera, ezaugarriak eta lorpenak pixkanaka harilkatzeko abiapuntua, eta ondorengo ordu eta erdian, dozena bat gogoeta eta ikuspegi partekatu zituzten Santi Leoné, Angel Aldarondo, Amaia Serrulla, Zigor Etxebeste eta Fresnedak berak.

By |2019-05-22T12:46:11+02:0011 abendua, 2017|

Mondragon Unibertsitatean izan gara Zinea eta Ganbara aurkezten

Joan zen ostiralean EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako aurkezpenaren ostean, gaur, martxoak 13, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI), Aretxabaletako campusean, izan gara, Ikus-entzunezko Komunikazioko bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleei Zinea eta Ganbara proiektuak azaltzen.

By |2017-03-23T17:11:39+02:0013 martxoa, 2017|

Zinea eta Ganbara egitasmoak EHUn aurkeztu ditugu

Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa euskaraz ikasten ari diren 3. mailako ikasleek Zinea hedabidea eta Ganbara datu-basea ezagutzeko eta proiektuen inguruko zalantzak argitzeko tartea izan dute gaur, martxoak 10, Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan egin dugun aurkezpenean.

By |2017-03-23T15:09:30+02:0010 martxoa, 2017|
Go to Top