Euskarak Zinemaldian izango duen presentzia “eskasa” salatu du Pantailak Euskaraz-ek
Ostiralean, hilak 17, abiatuko dute Euskal Herriko ikus-entzunezko gertakizun garrantzitsuena den Donostia Zinemaldiaren 69. edizioa, eta bederatzi egunetan eskainiko dituzten 511 emanaldien % 11 soilik izango da euskaraz (batzuk eleanitzak) ala euskarazko azpidatziekin. Pantailak Euskaraz mugimenduaren aburuz, “nekez uler daiteke hainbeste diru publikorekin ospatzen den ekitaldi honetan, bi hizkuntza ofizial dauden lurralde batean, euskarak, eta beraz, euskaldunok, horrelako diskriminazioa jasatea”.