Banatu dituzte 67. Zinemaldiaren Industria Sariak
Atzo, irailak 25, banatu zituzten 67. Donostia Zinemaldiko Industriaren sariak. Zinema Eraikitzen, Glocal in Progress, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Ikusmira Berriak ekimenetan parte hartu duten proiektuei emandako garaikurrak dira, eta hala, horien sustapena zein ekoizpena indartuko dute.