Jean-Pierre Melville omenduko dute Bizkaia Aretoan
Jean-Pierre Melvile zuzendari frantziarrari eskainitako zikloa antolatuko dute Bizkaia Aretoan otsailaren 1etik 22ra. Euskal Herriko Unibertsitateak, Institut Françaisek eta Melville Fundazioak, elkarlanean, bost film proiektatuko dituzte zuzendari frantziarraren jaiotzaren mendeurrenaren harira. Saio guztien aurretik aurkezpen txiki bat egingo dute, eta ondoren solasaldia.