Gabonetako oporraldian, goizetan ere zinema

Gaur, abenduak 28, hasi eta urtarrilaren 5era arte, Gabonetako saioak antolatu ditu Donostiako hiru zinema aretoen kudeaketaz arduratzen den Sade enpresak. Hamar izango dira goizeko 11:00etatik aurrera ikusgai izango diren haur eta gazteentzako filmak, eta sarrerak 6 euroan eskuratu ahal izango dira webgunearen bidez.