‘Bestelako argiak’ ikuskizuna, egunotan Iruñean

Aurten bigarrenez egingo dute Bestelako argiak ikuskizuna, eta hamar egunez, hamazazpi artistaren sorkuntzak Iruñeko hainbat eraikin eta kaletan proiektatuko dituzte. Abenduaren 21ean hasi zituzten emanaldiak, eta urtarrilaren 4ra arte jarraituko dute, 18:30etik 21:30era. Horrez gain, arte lantegiak eta bideo-mapping ikuskizun bat ere egingo dituzte.

By |2018-01-08T09:09:06+02:0028 abendua, 2017|

100 zinema-bono jarri ditu salgai Tabakalerak

Ba al da zinema oparitzea baino gauza hoberik? Halaxe pentsatu dute Tabakalerako eta Euskadiko Filmategiko lagunek, eta hamar film ikusteko 20 euroko 100 zinema-bono jarriko dituzte salgai Gabonetan. Promozio berezi eta mugatua izango da, eta urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra kontsumitu ahal izango da, ostegunetik igandera eskainiko dituzten emanaldietan.

By |2019-05-20T16:37:07+02:0015 abendua, 2017|

‘Pixi Post eta opari-emaileak’ animazio filma abenduaren 23an helduko da zinemetara

Gabonetarako mezu argi batekin estreinatuko dute animazio film berria: “Gora dibertsitatea!”. Pixi Post eta opari-emaileak familia osoari zuzendutako lana da, nahiz eta bereziki umeentzat izan. Pixi Post da filmaren protagonista, neska elfo bat. Duela mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish  izeneko jeinu gaiztoa kaleratu zuen, eta orain, urte hauetan guztietan prestatu duen mendekuarekin itzuliko da. Bere plana jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea izango da. Baina

By |2019-05-17T13:01:04+02:0016 azaroa, 2016|
Go to Top