‘Futura’: Kutsatutako gogo-aldarte baten erradiografia
Film arrakastatsu batek hura gauzatu duen sortzailea lehen lerrora ekartzeko ahalmena dauka. Hala eman zen ezagutzara alemaniar jatorriko Alice Rohrwacher italiarra. Lazzaro felice (2018) fabula itxura duen lanak gidoi onenaren saria irabazi zuen Cannesen, eta mundu guztiko ikus-entzuleek beso zabalik hartu zuten estreinaldi komertzialean. Era berean, Martin Eden filmak europar zinemagile miretsien artean kokatu zuen Pietro Marcello herrikidea, 76. Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia irabaztear egon