‘El hoyo’ eta ‘El infierno’ saritu dituzte Fugaz 2020 ekitaldian

Espainiako estatutan egindako film aipagarrienak goraipatzen dituen Fugaz 2020 ekitaldia ospatu dute bart, eta euskal ekoizpenak saridun izan dira. Raul de la Fuentek zuzendutako El infierno izendatu dute film labur dokumental onena, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo pelikulari eman diote film luze onenaren errekonozimendua.

By |2020-06-19T10:45:19+02:0019 ekaina, 2020|

Euskal ekoizpenak Fugaz 2020 sarien hautagaien artean

David Perez Sañudo zuzendari bilbotarraren Un coche cualquiera (Amania Films) film laburrak Cortoespañak antolatutako Fugaz 2020 sarietarako bi hautagaitza lortu ditu: film labur onena eta efektu bisual onenarena (Jon Serrano y Mariano García). Bestalde, Raul de la Fuentek zuzendutako El infierno lana film labur dokumental onena izateko hautagaia da, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta moriartitarren La trinchera infinita film luzeen kategorian lehiatuko dira.

By |2020-05-08T14:15:05+02:009 maiatza, 2020|

‘Un coche cualquiera’ Fugaz 2020 sarietarako hautagai

David Perez Sañudo zuzendari bilbotarraren Un coche cualquiera film laburra Cortoespañak antolatutako Fugaz 2020 saria eskuratzeko finalista hautatu dute. Amania Films talde arabarrak ekoitzitako lana da, eta zuzendaritza artistikoaz Izaskun Urkijo gasteiztarra arduratu da. Espainiako estatutan egindako film labur aipagarrienak saritzen dituen ekitaldia maiatzaren 6an egingo dute.

By |2020-04-29T10:18:45+02:0029 apirila, 2020|
Go to Top