Zinema doinuak Kursaalean, martxoaren 22an
“Film Symphony Orchestra” berriro dabil tour-ean, eta martxoaren 22an, igandea, Donostiako Kursaal Jauregian izango da zinemaren soinu banda ezagunenak interpretatzeko. Saioa 19:00etan hasiko da, eta, besteak beste, John Williams edo Hans Zimmer konpositoreen doinuez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.