Astean behin zinemara: Pedro Malo-ren ‘Frío sol de invierno’
Nahikoa lan ona egin du zuzendariak. Mundu-ikuskera hori oso berea du, eta badaki pantailara nola eraman, hanka-sartze handirik gabe. Baina bizitasun, freskotasun gehiago eskatuko nioke. Gidoia ona da, metafora ugari darabil, iradokizunez betea. Suspensea ere bere tamainan du, ezuste ugarirekin, eta gai-aldaketa harrigarriekin. Elkarrizketak ez dira alferrik korapilatzen, eta pertsonaiek ere berea ematen dute. Jardines deshabitados haren antza du aurtengo filmak, baina hau likitsagoa da, ilunagoa. Halakoxeak