Haurrentzako euskarazko zinema ez da faltako Durangoko Azokan

Abenduaren 4tik 8ra bitarte, Zineuskadi Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoak euskarara ekarritako film eskainiko ditu Durangoko Azokako Irudienea gunean. Horrez gain, ikasleentzako bikoizketa tailerra egingo dute ostiralean, Ikasleen Eguna baliatuz. Maya Erlearen abenturak, Surly katagorriaren eta lagunen bihurrikeriak, eta Kotake izeneko gizaki-mutikoak bizitakoak euskaraz izango dira ikusgai 50. Durangoko Azokan. Zinema Euskaraz programaren baitan, Zineuskadi plataformak iaz euskarara ekarri zituen filmetako hiru dira (orotara hamabi bikoiztu