‘Marrubia eta txokolatea’ filmetik errealitatera, Kubako zinemaren bidez
Kuban eman ditut 2017ko lehen egunak, eta bertan bizitakoen ostean, Fresa y Chocolate (Tomás G. Alea eta Juan Carlos Tabío) filma ikusteko gogoa izan dut. Pelikula 1993an estreinatu zuten, eta urte berean film onenaren saria jaso zuen Habanako Festibalean. Kubako zinemaren ikur bihurtu da ordutik, nazioartean hainbat sari eta hautagaitza ere jaso dituelako (Oscar saria eskuratzeko proposatu zuten lehen film kubatarra izan zen). Filmari erreferentzia