‘La consagración de la primavera’ pelikularen trailerra zabaldu dute
Telmo Irureta zumaiarra protagonista duen La consagración de la primavera filmaren lehen irudiak zabaldu dituzte egileek. Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko da ikus-entzunezkoa, EITBren parte-hartzea du eta irailaren 30ean iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema-aretoetara.