‘Cargo 200’ film errusiarra emango du gaur Bilboko Fas zineklubak

Martxoko egitaraua bertan behera utzi behar izan zuten Bilboko Fas zineklubeko kideek, eta apirileko lehen asteak ere emanaldirik eskaini gabe igaro zituzten. Hala ere, koronabirusaren pandemiak eragindako etenaldiari aurre egiteko prest azaldu ziren, eta asteartero streaming bidez ari dira saioak egiten. Apirilean hasi zuten ekimena, eta asteartero film bana proposatzen dute. Gaur (maiatzak 26), Aleksey Balabanov errusiarrak zuzendutako Cargo 200 (2007) emango dute, 17:45etik aurrera, Youtube bidez.