‘Ximinoa’ film laburra emango du Kanaldude Telebistak, larunbatean
Itziar Leemansen lan berriena 21:00etatik aurrera eskainiko dute; zinemagilea bera izango dute ZINEZ saioan gonbidatu. Orange 358, Bouygues 339, Free 948 eta SFR 496 kanaletan zein kanaldude.eus atariko zuzeneko atalean egongo da ikusgai.