Euskal Herriko Gazte Orkestrak ‘Safety Last’ film mutua musikatuko du

Harold Lloyd aktorearen Safety Last (1923) film mutua musikatuko du Euskal Herriko gazte orkestrak Gabonetako oporraldian. 52 gazte musikarik hartuko dute parte. Guztira hiru emanaldi izango dira; Donostian, Gasteizen eta Bilbon, hurrenez hurren. Fred C. Newmeyerek zuzendutako film honek  elementu komiko eta suspensezkoak ditu.