Frantzisko aita santuari buruzko errodajeak
Iazko martxoaren 13an 266. aita santu izendatu zutenetik, Jorge Mario Bergoglio argentinarrak, egun Frantzisko aita santua bezala ezagunak, ikusmira handia sortu du nazioartean. “Herritarren aita santua” dela diote, umila eta hurbilekoa, eta dagoeneko dokumental bat egin dute berari buruz. Datorren urtera begira, hainbat ikus-entzunezko proiektu abiatu dituzte.