‘LE DERNIER SOUFFLE’: Heriotza onarena

Zuzendaria: Costa-Gavras Urtea: 2024 Herrialdea: Frantzia Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialaren pultsua eutsita aurkeztu zuen Costa-Gavras maisu greziarrak bere film hunkigarriena eta humanistena. Ibilbide luze baten azken urteak bizi dituenaren jakitun, eta beti interesatu izan zaizkion gai eta asmoekin -politikoa eta soziala- koherente, honatx eskaini digun bere azken irakaspena: heriotza onarena. Regis Debray filosofo eta idazleak Claude Grange zainketa aringarrietako medikuarekin batera idatzitako liburu ospetsu eta homonimoaren egokitzapena da

By |2025-05-07T10:11:16+02:007 maiatza, 2025|

‘Marco’ filmak publikoaren aitortza jaso du, Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian

Ohi baino laburrago, eta sail bat gutxiagorekin, martxoaren 21etik 29ra bitartean ospatu dute Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdia. Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Marco saritu dute palmaresean, Publikoaren Saria eskuratuta.

By |2025-03-31T13:35:04+02:0031 martxoa, 2025|

‘QUAND VEINT L’AUTOMME’: Iraganeko erabakiak eta orainaldiko ondorioak

Zuzendaria: François Ozon Urtea: 2024 Herrialdea: Frantzia François Ozonen filmetan ohikoa izaten tentsio sexuala piztea. Aurkeztu izan dizkigun pertsonaiek kanonikotzat jotzen diren harremanak hautsi eta transgresioari bide emateko adorea izaten dute, hala, zinemagile frantziarrak ikus-entzuleengan deserosotasuna sentiarazteko duen berezko gaitasunari etekina ateratzen dio, arrakastatsu. Swimming Pool (2003), Donostia Zinemaldian garaile izan zen Dans la maison (2012), Jeune et jolie (2013), L’Amant double (2917), Été 85 (2020) ipuin udatiarra edota dira R. W. Fassbinderri omen egiten dion Peter von Kant (2022)

By |2025-01-08T13:26:12+02:0018 abendua, 2024|

‘EMILIA PÉREZ’: Indarkeriari iskin egitearen ilusio faltsua

Zuzendaria: Jacques Audiard Urtea: 2024 Herrialdea: Frantzia Mexikon urte luzez aritu zen Luis Buñuel aragoiarrak herrialdea pairatzen ari zen pobrezia, utzikeria eta miseria erakutsi zituen bere filmografia emankorreko gailurretako bat den Los olvidados (1950) drama sozialean. Kale gorrian etorkizunik gabe bizirauten ari diren haurren ikuspuntutik errodatuta, ihesbide fantastikoz ardaztutako obra oparitu zigun, zorrotza bezain gordina. Bada, mende erdi baino gehiago igaro da, eta Mexiko guztion

By |2024-12-11T12:35:52+02:0011 abendua, 2024|

‘COMPLÈTEMENT CRAMÉ’: Blake jauna, zure zerbitzura

Zuzendaria: Gilles Legardinier Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Gilles Legardinier zuzendariaren beraren izen bereko eleberri arrakastatsuan oinarritutako filma da, eta John Malkovich aktore karismatikoa du protagonista. A priori, pista guztiek proposamen interesgarri baten aurrean gaudela pentsarazten digute; edo, sikiera, aukera berri bat dela Malkovich pertsonaia zorrotz, hautsi eta ilunekin lotzen jarraitzen dugunontzat. Izan, badituelako bestelakoak; bere ibilbide luzean era guztietako rolak jorratu baititu estatubatuarrak, are, azkenaldian

By |2024-08-28T10:25:38+02:0028 abuztua, 2024|

‘LE RETOUR’: Begiradek ezkutatutako aitortza isilak

Zuzendaria: Catherine Corsini Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Istorio udatiarren ardatz tematikoak izan ohi dira lehen maitasun eta sexu esperientziak, identitatearen bilaketa, festak etab. Horiek guztiak beregain ditu Catherine Corsini zinemagile frantziarraren lan berrienak, baina are sakonago begiratu nahi du: kultur aniztasunaren defentsa egin, eta gizartean errotuta dagoen arrazismo eta klasizismoa salatu. Emakumeak erdigunean dituen film beroa da LE RETOUR. Ez soilik Korsika, bere paisaia paradisiakoak,

By |2024-08-09T12:34:32+02:007 abuztua, 2024|

‘ET LA FÊTE CONTINUE!’: Mundua begiratu, auzotik bertatik

Zuzendaria: Robert Guédiguian Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Homero poetak inguruan gertatutakoak ikusi baino entzun egiten zituela diote. Eta horiek jaso ostean zabaldu. Marseillan, hiriko kaleak nahasten diren bidegurutze batean, bada Homeroren marmolezko busto umil bat, isil isilik dagoena, ezustean baina, hitza hartzera animatu dena. Robert Guédiguian herriko zinemagile kuttunari esker gauzatu da miraria; beti bezain sotil, karga politiko eta sozial bizia duen bere film berrienean

By |2024-07-30T12:39:05+02:0030 uztaila, 2024|

‘LA PETITE VADROUILLE’: Itsasontzi baten…

Zuzendaria: Bruno Podalydès Urtea: 2024 Herrialdea: Frantzia Lan poetikoa eta apur bat estrafalarioa, Podalydès anaien filmetan nagusi den estilo eta erregistro berak ageri dira ere La petite vadrouille (2024) film atsegin, bukoliko eta dibertigarrian. Ezin esan komedia frantsesaren hito gogoangarri batzuen mailara dagoenik, baina aise beteko du ikuslea denbora tarte batez gozarazteko helburua. Komediaren eta gizarte-hausnarketaren artean nabigatzen duen ibai-zeharkaldi batean murgiltzen da. Justinek, bere

By |2024-07-23T12:26:10+02:0023 uztaila, 2024|

‘HORS-SAISON’: Barrura begira, maitasuna

Zuzendaria: Stéphane Brizé Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Zinema sozialaren lubakitik, kapitalismoa eta lan-mundua deseraikitzen igarotako tarte luzearen -La loi du marché (2015), En guerre (2018) eta Un autre monde (2021)- ostean, zinema sentimentalaren aterpera itzuli da Stephane Brizé frantziarra Hors saison (2023) drama erromantikoaren, goibelaren eta malenkoniatsuaren eskutik. Vincent Lindon bere aktore fetitxea alde batera utzi, eta Guillaume Canet jarri du, ustez, dena duen baina putzu beltzetik

By |2024-07-10T13:54:13+02:0010 uztaila, 2024|

‘BÂTIMENT 5’: Politikarien ikuspegi erromantikoa; herritarren patu etsia

Zuzendaria: Ladj Ly Urtea: 2023 Herrialdea: Frantzia Ezagun da Billy Wilderrek nola aurkeztu zigun The Apartment (1960) filmeko protagonista. New York hiria zerutik erakutsi zigun, pixkanaka-pixkanaka bertako eraikin batek atentzioa eman eta idazmakinetan burua sartuta duten bulegarien artean bat bakarra bereizi arte: Jack Lemmonek interpretatutako C. C. Baxter langile goibel eta alienatua da bera, gerora jakingo dugun bezala, enpresako nagusietako bati bere etxe propioko giltzak

By |2024-07-05T11:54:02+02:003 uztaila, 2024|
Go to Top