‘Elle’ filmak lortu du urteko film frantziar onenaren garaikurra

Paul Verhoevenen lana, atzerrian ez ezik (Urrezko Globoa eskuratu zuen urte hasieran), etxean ere saritu dute, ostiralean film onenaren Cesar saria eskuratu baitzuen Parisen. Dena den, zuzendari onenaren garaikurra Xavier Dolan zinegile kanadar gaztearentzat izan zen, Juste la fin du monde lanagatik, eta 2016an 500.000 ikusletik gora izan zituen Merci patrón! (François Ruffin) dokumentala izan da irabazlea kategoria horretan.

By |2017-03-08T10:53:01+02:0027 otsaila, 2017|

Kritika: ‘Frantz’

Izenburua: Frantz Zuzendaria: François Ozon Urtea: 2016 Herrialdea: Frantzia I. Mundu Gerra amaitu da. Alemaniako herri txiki batean, Anna (Paula Beer) egunero doa hilerrira, gerran bertan hildako bere bikotekidea gogoratzeko. Frantz Frantzian hil zen, bataila batean. Hilerrira doan egun batean, Adrienekin (Pierre Niney) egingo du topo, Frantzen hilobian loreak utziko dituen gazte frantses batekin. Elkar ezagutuko dute, baina herriko jendeak ez du Adrien begi onez

By |2017-02-08T14:24:58+02:001 otsaila, 2017|

Estreinaldiak: Abenduak 30

Hell or High Water (Comanchería) Urrezko Globoetan drama generoko film onenaren eta gidoi onenaren (Taylor Sheridan, Sicario filmaren gidoigilea, baita ere) kategorietan hautagaia da David Mackenzieren Hell or High Water film independente estatubatuarra. Texas mendebaldean girotuta dago, eta banandutako gizon bat eta preso egondako haren anaiaren plana izango du ardatz; izan ere, etsi-etsian, plan arriskutsu bat prestatuko dute sendiaren etxaldea salbatzeko. Jeff Bridges aktoreak, halaber,

By |2017-01-04T10:57:37+02:0029 abendua, 2016|
Go to Top