‘Pentsamendua eta eztabaida’ atala izango du aurtengo Zinemaldiak
Donostia Zinemaldiak zinemari buruzko elkarrizketa sustatzeko atal berri bat estreinatuko du 68. edizioan: Pentsamendua eta eztabaida. Aaron Sorkin, Francisco Ramos, Ted Hope eta Marc Orts izango dira protagonsita nagusiak, baina European Film Forum jardunaldiak eta nazioarteko proiekzioa duten proiektuak abiarazi dituzten profesionaleentzat bideratutako mahai-inguruak ere atonduko dituzte. Saio guztiak streaming bidez ikusi ahalko dira jaialdiaren webgunean.