Montxo Armendarizen ibilbidea omenduko du Nafarroako Gobernuak

Montxo Armendariz (Olleta, 1949) zinegilearen ibilbidea eta bere obran zehar erakutsi duen Nafarroaren irudia saritzea erabaki du Nafarroako Gobernuak gaurko saioan, Ana Ollo gobernuko bozeramaileak jakitera eman duenez. Datorren abenduaren 14ean izango da Francisco de Javier 2015 sari-banaketa Madrileko Fundacion Lázaro Galdiano auditorioan. Saria 2009az geroztik banatzen da, eta Nafarroaren irudia bere mugetatik kanpo ezagutzera ematen duten pertsona, instituzio edo erakundeen lana errekonozitzea du helburu.