Gaur iritsiko da aretoetara ‘Blackie eta Kanuto’ animaziozko filma

Blackie eta Kanuto, 3Dko formatuan eginiko lehen euskal filma gaur, hilak 15, estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zine areto nagusietan. Sei urteko lana eta gero, prest dago filma pantaila handira jauzi egiteko. Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñea hiriburuetan ez ezik Getxo, Eibar, Barakaldo zein Errenterian ere izango da ikusgai.