Gaurtik aurrera Cannesen lehian izango diren filmak

Iragan larunbatean, maiatzak 13, jakinarazi zuten Cannesko zinema jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko ziren filmen zerrenda. Azken orduko tira-birak tarteko, hainbat zinegile ezagunek ez dute La Croisetten egoteko aukerarik izango, hala nola, Abdellatif Kechiche, Roman Polanski, Steven Soderbergh eta Kathryn Bigelow zuzendariek. Aukeratutako filmen artean, Asiatik eta Europa ekialdetik etorritako lanak izango dira nagusi.