Kimuak 2015 – Laburpena

Atzokoan, irailak 19, Euskadiko Filmategiaren Kimuak 2015 katalogoko zazpi lanak proiektatu zituzten Donostiako Principe aretoan, ekoizpen etxeei zuzendutako 63. Donostia Zinemaldiko pase berezian. Gehiegi sakondu gabe (nazioarteko jaialdietan beren ibilbidea egiten ari baitira uneotan), hona haien inguruko lehen iritziak: I Said I Would Never Talk About Politics Aitor Oñederra ilustratzaile debatarrak egungo sistema politikoari kritika zorrotza egin nahi izan dio, Mariano Rajoy, Angela Merkel, François