Estreinaldiak: Martxoak 3
Forushande (The Salesman) Cannesko jaialdian, Oscarretan eta Urrezko Globoetan, besteak beste, goraipatu dute Asghar Farhadi zinegi iraniar ezagunaren lan berriena. Emad eta Rana senar-emazteak dira filmeko protagonistak. Teherango antzerki konpainia batean egiten dute lan, eta egun batetik bestera, etxez aldatu beharko dute, beren pisua erortzeko arriskuan dagoelako. Leku berrian egokitzen ari direla, baina, gizon batek eraso egingo dio etxean Ranari, eta Emadek erasotzailea topatzeko konpromisoa